Skip to main content
Eginbide nabarmena

Egiaztapena Mastodon-en

Identitatea Mastodon-en egiaztatzea guztiontzat da. Web-irekiaren estandarretan oinarrituta, orain eta betirako dohainik.

Pribatutasunaren aldekoa

Ez duzu zertan dokumenturik inora igo, hortaz, ez dago aukerarik publiko egiteko.

Guztiontzat

Ez duzu zertan famatua izan identitatea egiaztatzeko. Webgune bat soilik behar duzu.

Deszentralizatua

Ez dago agintari zentral batean fidatu beharrik. Egiaztapena edozein unetan eskuz berres daiteke.

Ez dago etiketa urdinik

Identitatea ez da "ez" edo "bai". Benetan bakarrak diren izen gutxi daude munduan, orduan, zergatik izan behar dira famatuak "bai" hori lortzen dutenak? Mastodon-en, ez gaude izen legalen eta etiketa urdinen mende. Horien ordez, jendea beren webguneen bitartez identifika daitekeela uste dugu.

Nola egiten da?

Jarri Mastodon-eko profilerako esteka bat webgunean. Zati garrantzitsuena, estekak rel="me" atributua izan behar duela da. Jarraian, editatu Mastodon-eko profila eta jarri webgunearen helbidea profileko lau eremuetako batean. Gorde profila eta kitto!